Federico Madrazoren obra nagusia dago ikusgai San Telmo museoan
'Amalia de Llano y Dotres, Vilcheseko kondesa' margolana ikusgai egongo da arte historikoaren aretoan, hila amaitu bitarte.
Federico Madrazo y Kuntz artistaren Amalia de Llano y Dotres, Vilcheseko kondesa margolana San Telmo museoan ikusi ahal izango da 2024ko azaroaren 5etik abenduaren 1era, Lotzen gaituen artea ekimenari esker. Prado museoarekin eta Telefonica enpresarekin elkarlanean, obraren erakusketa bultzatu dute, bere mendeurreneko ospakizun gisa.
Parte Zaharreko museoak halako obra bat nabarmendutzen duten hirugarren aldia da. Lotzen gaituen artea ekimenak apirilean hasi zuen bere ibilbidea eta, ordutik, Prado museoko bildumako maisulanak hemezortzi gunetara hurbiltzen ari dira. Hala, Rubens, el Greco, Velazquez, Zurbaran, Murillo edo Goyaren tankerako egile handien lanak batera eta bestera ari dira garraiatzen, epe labur batean, Espainiako Estatuko beste txoko batzuetan ere ikusgai izan ditzaten. aukeratu dituzte, hilabete inguruko epean, parte hartzen duten museoetan ikusgai daudenak.
Amalia de Llano y Dotres, Vilcheseko kondesa
San Telmo Museoaren kasuan, Prado museoko ekimenaren bitartez, Federico de Madrazo y Kuntz artistaren margolan nagusienetako batez gozatzeko aukera egongo da. Amalia de Llano y Dotres, Vilcheseko kondesa izenburu duen margolana espainiar Erromantizismoaren irudirik ezagunenetako bat da.
Amalia de Llano y Dotres (1822-1874) 1839an ezkondu zen Gonzalo Jose de Vilches Vilchesko I. kondearekin. Madrazok antolatzen zituen gaualdietan sarritan hartu zuen parte, eta, museoko iturrien arabera, adiskidetasun horri esker lortu zuen artistak irudi benetan hurbila sortzea.