%5,9koa da Donostiako langabezia tasa, iazko Barometro Ekonomikoaren lehen datuen arabera
Donostia Sustapenak iaz egindako Barometro Ekonomikoaren lehen datuen arabera, hiriak hazkunde ekonomikoaren bidetik jarraitu du 2023. urtean: Barne Produktu Gordinaren (BPG) urte arteko aurrerapena %5,5ekoa da termino nominaletan (8.781 milioi euro eta %1,9ko hazkundea termino errealetan); beraz, BPG 46.437 eurokoa da biztanleko (urtetik urterako %5,3tik gora), eta langabezia tasa %5,9koa. Ezagutza maila Handiko Enpresa Zerbitzuek (KIBS) azken ekitaldi honetan hartu duten protagonismoa nabarmendu behar da, sortutako BPGren ia erdia baitira (4.300 milioi euro). Beraz, esan daiteke urte bakar batean hazkundea %5,6koa izan dela.
Ane Oiarbide Ekonomia eta Tokiko Enpleguko zinegotziak aurkeztu du gaur iazko Donostiako garapen sozioekonomikoari buruzko txostenaren aurrerapenarena, eta hainbat datu zehaztu ditu.
Enpleguari dagokionez, KIBS zerbitzuen esparruak sendotasuna erakutsi du Oiarbideren arabera, izan ere, Donostian kontratazioaren eragileetako bat izan da. Zehazki, 34.787 lagun enplegatzen ditu, hau da, hiriko enplegu guztien %35,5. Beste datu esanguratsu bat ere azaldu du zinegotziak: 2023an sortutako 1.600 enpresa berrien %25 sektore honetan sortuak dira, COTEC Fundazioak berriki egindako ikerketa baten arabera, Donostia estatuan enplegu teknologiko handiena duten 100.000 biztanletik gorako hiriburua bihurtuz.
“Zifra horiek ikusita, garbi dago Donostia zientziaren eta berrikuntzaren hiri gisa etengabe indartu dela eta ondo posizionatu dela”, nabarmendu du Oiarbidek. Urte bakar batean, I+Gn egindako inbertsio maila %17 baino gehiago aurreratzeraino, zehazki. I+Gn egindako inbertsioak hiriko BPGri egiten dion ekarpena %3,7 da, EAEko eta Gipuzkoako batez bestekoaren gainetik (%2,0 eta %2,6, hurrenez hurren); I+Gn, berriz, biztanle bakoitzeko egindako inbertsioaren ratioa 1.724,4 eurokoa da, hau da, Madrilen (760 euro/biztanleko), Katalunian (619 euro/biztanleko) eta Nafarroan (617 euro/biztanleko) baino nabarmen handiagoa.
Bioteknologien esparru espezifikoa ere nabarmendu du zinegotziak, Donostian “oso datu garrantzitsuak ematen baititu”. Adibidez, %67 inguruko hazkundea azken bost urteotan. Kontratazioek eremu horretan izan duten gorakada azaltzen du horrek, 2022an kontratazioak %8ra arte igo baitziren.
Zinegotziak adierazi duenez, Donostiarako garrantzitsua da hiria zientziaren eta teknologiaren arloan “erreferente gisa indartzea”, “sektoreak inbertsio handiak erakartzen dituelako, kalitatezko enpleguak sortzeko gaitasuna duelako eta hiriko ekonomia dinamizatzeko gai delako”.
Azken hamarkadako langabezia indizerik txikiena
2023ko Barometroaren arabera, Donostian 82.649 pertsona ari dira lanean. Horietatik 42.049 gizonak dira eta 40.600 emakumeak. Datu hauek ikusita, langabezia tasa %5,9koa dela esan daiteke. Labinderen Biztanleria Jardueraren Arabera (BJA) sailkatzeko inkestak dioenez, tasa hori %7,6ra igo da. Oiarbideren arabera, “lan merkatuaren portaerarekin lotuta lortu ditugun datuak benetan onak izan dira. %5,9rekin, langabezia tasa txikiena duen EAEko hiriburua gara oraindik ere, eta EBrena baino tasa txikiagoa da gurea (Europan %6,4koa da). Horrez gain, erregistratu diren kontratu guztien erdiak kontratu mugagabeak izan dira; era berean, emakumeen eta 35 urtetik beherako gazteen kontratazio tasak %50etik gorakoak izan dira (%56,4 eta %55,5, hurrenez hurren); eta %42,2koak etorkinen artean.
Guztira 15.606 enpresa daude. Gehienak bi langileko edo gutxiagoko mikro enpresak dira (%72,5), “baina hazteko eta enplegua establezimendu handiagoetan kontzentratzeko joera dagoela ikusten da”. Joera hori bereziki nabarmena da 39 enpresa gazelaren kasuan, azken hiru urteetan lantaldea bikoiztea lortu baitute. “Enpresa horiek txikiak izaten dira, baina estrategia berritzaileari esker, gaitasun handia erakutsi dute, batez beste, gainerakoak baino erritmo azkarragoan hazteko”, nabarmendu du Oiarbidek.
Donostia tamaina ertaineko hiriburua dela kontuan hartuta, bere enpresa dentsitatea “oso esanguratsua” dela adierazi du zinegotziak (80 enpresa 1.000 biztanleko).
Ostalaritza eta merkataritza
2023ko Barometroaren arabera, merkataritza sektoreak 2.418 saltoki ditu eta 8.547 enplegu sortzen ditu. Donostiako enpleguaren %8,7, Donostialdeko merkataritzaren %65, eta Gipuzkoako merkataritza parke osoaren %31 biltzen ditu.
2023. urte honetan, Donostiako ostalaritzan 1.460 establezimendu zenbatu dituzte, eta 8.689 lanpostu sortu dituzte, enplegu osoaren %8,8. Hau da, epe horretan 700 lanpostu berri sortu dira, gutxi gorabehera.
Donostia Sustapena egiten ari den 2023ko Donostiako Barometro Ekonomikoaren lehen datuak dira horiek, eta laster, osorik argitaratuko ditu bere webgunean (www.fomentosansebastian.eus).