Norteko geltokiko markesinaren egitura berrezarri dute
Atotxako tren geltokiak markesinaren egitura berreskuratu du. 2023ko otsaila eta martxoa artean desmuntatu zuten, bidaiarien eraikina bota aurretik. Aldiz, urte hartako ekaina bukaeran eraman zuten Asturiasko enpresa batera birgaitu zezaten. Hainbat hilabetetako lanaren ondoren, duela egun batzuk ekarri zuten markesina Donostiara bueltan.
Euskal Trenbide Sareak (ETS) markesinaren berritze lanak geltokian bertan egitea pentsatu zuen hasiera batean. Azkenik, ordea, lan horiek Carreñoko (Asturias, Espainia) Lualva enpresaren lantegian egin dituzte.
Egitura metalikoa 1880an Gustave Eiffelen tailerretan eraiki zuten, eta Jean Biarez ingeniari frantziarrak proiektatu zuen.