Zumbat-on Eguna ospatuko dute larunbatean
Zumbat-on Eguna antolatu du aurten ere Donostia Kirola udal erakundeak, larunbaterako (hilak 9). Hain zuzen ere, haur, gazte zein helduentzako zumba saio irekiak antolatu dituzte, Bentaberriko kiroldegian.
Goizean, 9:30etik 12:30era, haurren txanda izango da. Benjamin kategoriako 600 ikaslek hartuko dute parte, eta eskola kiroleko kiroldegi egutegiaren barruan sartutako jarduera da.
Ondoren, 16 urtetik gorakoen txanda izango da (Kirol Txartela dutenentzat); 13:00etatik 14:00etara, saio bat egingo da kiroldegiko pistan, eta 120 pertsonak parte hartu ahal izango dute, gehienez.
Egitasmoa doakoa da, baina beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea, Donostia Kirolaren webgunearen bidez edo udal kiroldegiren batean.