LQNTCDD taldeak KASen kontrako elkarretaratze berri bat egingo du datorren astelehenean
Lo Que No Te Cuentan De Donosti taldeak mobilizazio berri bat antolatu du datorren astelehenean, hilak 11, Amara Berrin, Kaleko Afari Solidarioak banatzen diren ordu eta leku berean. Hiriko hainbat eragile antifaxista eta antirrazista batzen dituen plataformak kontramanifestazioa antolatu du berriz ere.
Duela hiru aste hasi zen LQNTCDD talde erreakzionarioa manifestazioekin. Lehenengoa, Egiako afari solidarioen aurrean izan zen. Bertan izan ziren PPko zinegotziak, eta KASek afaria orduz aldatu bazuen ere, eta elkarretaratzea hasterako lekua utzi bazuten ere, hainbat liskar izan ziren ekintzaile antifaxistekin. Handik bi egunetara Donostiako Udalak afari solidarioak debekatu zituen Egian, eta LQNTCDD taldeak garaipen gisa ikusi zuen.
Astelehenean, Easo plazan egitekoak ziren mobilizazioa, eta horri aurre eginez, kontramanifestazioa antolatu zuten eragile antifaxistek. LQNTCDD-k bertan behera utzi zuen elkarretaratzea, “Valentziari errespetuagatik”. Ekintzaileek, aldiz, mobilizazio antifaxistaren balioa nabarmendu zuten.
Datorren astelehenean, aldiz, Amara Berriko afari solidarioen aurrean egingo dute elkarretaratzea, 20:00etan Anoetako topoaren estazioaren ondoan. Hurrengo astelehenean, hilak 18, Parte Zaharreko afari solidarioen aurka egin nahi du baita ere taldeak.
Horregatik, eragile antifaxistek kontramanifestazioa antolatu dute ordu eta leku berean, “faxismoari ateak ixteko”.