Palestinako bi familiari eta Sol Band taldeari ongietorria egin diete
Palestinaren aldeko kulturgileen Kulturatik egitasmoak antolatuta, ekitaldi berezia egin zuten asteazken arratsaldean Parte Zaharreko Zuloaga plazan. Hain zuzen ere, Sol Band musika talde palestinarrari ongietorria egin zioten, izan ere, urtarriletik aurrera, elkartasun bira bat antolatuko dute beraiekin. “Israeldarren ofentsibak bertan harrapatu zituen eta apirilean bertatik ihes egitea lortu zuten, Palestinarren ahotsa bilakatzeko asmoz. Haietako kide bat Gazan geratu zen eta israeldarren bonbardaketa batetan erail zuten”, azaldu dute Kulturatik egitasmoko kideek.
Horrez gain, berriki Euskal Herrira heldutako bi familia palestinarri ongietorria emateko ere aprobetxatu zuten. Gazan zaurituak izan ostean, Oiartzunen pasatu dituzte hilabete batzuk, eta Donostian daude orain. Sol Bandeko kideek abesti batzuk jo zituzten, Xabi San Sebastian musikari donostiarrak ere jo zuen ekitaldian, aurreskua dantzatu zieten palestinarrei, eta abar.
Jarraian, Joseba Parron San Sebastian argazkilariak egindako irudi bilduma ikus dezakezue: