Udalak milioi bat euro bideratuko ditu hainbat herrialdetako lankidetza programetara
Donostiako Udaleko Aniztasuneko eta Inklusioko Zuzendaritzak lankidetzaren arloan lan egiten duten erakundeentzako hainbat diru laguntza onartu ditu, 1.063.626 euroko aurrekontuarekin.
Iñigo Garcia zinegotziak azaldu duenez, 24 proiektu aurkeztu dira deialdira, eta horietatik hiru baztertu dituzte, beraz, 21 proiekturi emango diete diru laguntza: “Nabarmentzekoa da Donostian jarduten duten erakundeen eta GKEen sareak egiten duen lan garrantzitsua, Donostiako herritarren izaera solidarioa nabarmentzen baitute. Ahalegin kolektiboari esker, behar duten eremuetara iristen da laguntza, baliabide mugatuak edo marjinazioa edo eskubideak mugatuta dituzten eremuetara lekuetara, alegia”.
Proiektu horien artean, Lumaltik Herriak elkarteak aurkeztutakoa nabarmendu du zinegotziak: “Chiapaseko komunitate indigenei eta nekazariei zuzendua, ekoizpen jasangarria eta agroekologikoa indartzeko”. 70.000 euroko diru laguntza emango diote proiektu horri.
Egoaiziaren programa bat ere nabarmendu dute prentsaurrekoan, landa eremuko emakumeak ahalduntzeko eta Peruko iparraldeko hainbat eremutan beren emakumeek sexu eskubideak defendatzeko eta baliatzeko helburua duena; horri ere 70.000 euro eman dizkiote. Beste hainbat herrialdetako proiektuak ere diruz lagundu ditu udalak, eta hemen kontsultatu ditzakezue guztiak.