Valentziari laguntzeko kontzertu bat eskainiko dute asteartean Dabadaban hainbat sortzaile euskaldunek
Valentziarako dirua biltzeko kontzertu solidarioa eskainiko dute Dabadaban datorren asteartean, 19:00etatik aurrera. Besteak beste, Zetak, Izaro, Anari eta Olatz Salvadorren emanaldiak ikusi ahal izango dira, eta sarrera guztiak agortuta daude dagoeneko. Ekitaldi hau Som Valenciaren ekimenaren parte da, eta estatu osoko 200 artista baino gehiago bildu ditu hainbat hiritako aretoetan kontzertu solidarioak eskaintzeko.
Donostian, hitzordua azaroaren 12an (asteartea) izango da, 19:00etatik aurrera, Egiako Dabadaba aretoan. Anari, Izaro, Ezpalak, Olatz Salvador, Zetak, Sara Zozaya eta Tattaa & Denso & Mutiko izango dira bertan, Valentziako denboraleak kaltetutakoei elkartasuna adierazteko.