Chakib Lachgar eta Mireia Guarner, 59. Behobia-Donostiako irabazleak
Gaurko garaipenarekin, Lachgarrek bere hirugarren txapela eskuratu du Behobia-Donostia lasterketan. Guarnerrentzat, berriz, lehenengo Behobia-Donostia izan da.
Chakib Lachgarrek eta Mireia Guarnerrek irabazi dute 59. Behobia-Donostia lasterketa. Gizonezkoetan, Lahcgarrek 1:02:18ko denbora egin du, eta atzetik izan ditu Ruben Morales (bigarren) eta Iraitz Arrospide (hirugarren). Emakumezkoetan, berriz, 01:14:04ko denbora egin du Guarnerrek, eta bigarren eta hirugarren postuetan Lorena Plano eta Maitane Melero sailkatu dira, hurrenez hurren.
Gaurko garaipenarekin, Lachgarrek bere hirugarren txapela eskuratu du Behobia-Donostia lasterketan, 2019an eta 2023an ere bera izan baitzen garaile gizonezkoetan. Marka berri honekin, Juan Mari Garinen errekorra berdindu du, orain arte, hiru txapel zituen gizonezko gipuzkoar bakarra baitzen (1980, 1988 y 1990).
Guarnerrentzat lehenengo Behobia-Donostia izan da, eta emakumezkoetan faboritoa Melero bazen ere, azken hau hirugarren postuan sailkatu da, Planok aurrea hartu baitio.
Patinatzaileen kategorian, irabazleak Aitor Agorreta eta Berezi Martinez de la Fuente izan dira. Esku bizikleten kategorian, Ivan Manoel Montero (35:07) izan da garaile gizonezkoetan eta Leire Troitiño (1:08:13) emakumezkoetan. Gurpil aulkietan, berriz, Lauren Lebeaut izan da irabazlea.