Aiora Jaka itzultzaileak bi nobela berri euskaratu ditu
Igela argitaletxearen eskutik, Annie Ernauxen ‘Neska baten memoria’ eta Stefan Zweigen ‘Amok’ euskaratu ditu Jakak.
Annie Ernaux eta Stefan Zweig autore entzutetsuen eleberri bana ekarri ditu euskarara Aiora Jaka donostiarrak (Gros, 1982), Igela argitaletxearen eskutik. Neska baten memoria da Ernauxen eleberria eta Amok Zweigena.
Jakak azaldu du gertaera konkretu bat dela Ernauxen eleberriaren ardatz. 18 urte zituela, udaleku batean, gizon batekin sexu harremana izan zuen, “traumatikoa”. Gizonaren “menpe” jarri zela hausnartu zuen urteetara, eta hain zuzen, 50 urtera idatzi zuen eleberria, 76 urterekin
Stefan Zweigen Amok kontakizun ospetsu honetan, “obsesio deskontrolatuen” eta “grina erreprimituen” narratiba bat ehuntzen du, “ekialdeko kolonien inguru exotiko eta itogarrian girotua”. Protagonista, mediku europar bat, eromen espiral batean erortzen da emakume enigmatiko batekin topo egin ondoren, eta horrek misterioz, tentsio psikologikoz eta gatazka moral gaindiezin batez jositako trama bat sortzen du.