Mugimendu feministak kaleak hartzera deitu du azaroaren 25ean
'Ez bazara konponbidea, arazoa zara' lemapean, Euskal Herriko Mugimendu Feministak manifestaziora deitu dute Bulebarretik, arratsaldeko zazpietan. Borrokarako deia zabaldu dute, uste dutelako aliantza feministak ezinbestekoak direla, emakumearen askapenerako.
“Emakumeen egunerokoan oso normalizatuta daude erasoak, bortxaketak beldurra eta erailketak”. Hala hasi dute hitzaldia mugimendu feministako kideek, Bulebarrean egindako prentsa agerraldian. Egitura patriarkal eta kapitalistak emakumeen kontrako indarkeria sistemikoa ahalbidetzen jarraitzen duela baieztatuta, mobilizaziorako deia egin dute azaroaren 25erako: “Zoritxarrez oraindik asko dira mobilizaziorako arrazoiak”. Hori dela eta, kaleak hartu nahi dituzte indarkeria matxistaren nazioarteko egunean. Aurten, gainera, egitura horren konplize diren pertsonak seinalatuko dituzte.
Konplizeen seinalamendua
Mezu zuzena atera du mugimendu feministak: ez bazara konponbidea, arazoa zara!. Lelo horrekin argi eta garbi utzi nahi dute “gizon gehienek” konplize izateaz gain, indarkeria matxista desagerrarazteko eta salatzeko konpromiso falta dutela: “Arazoa zarete lagun artean txiste eta komentarioak mozten ez dituzuenean. Arazoa zarete feministok urteetan zehar salatzen gabiltzan indarkeriaren aurrean erantzukizunik hartzen ez duenean”
Era berean, komunikabideak seinalatu dituzte. Indarkeria matxistaren erreprodukzioan lagun direla ziurtatuta, emakumeak babestu beharrean, morboa bilatzen dutela adierazi dute: “Errua erasotuengan jarriz, kasu bakoitzean xehetasun morbosoak ateratzen…”
Benetako inbertsioak
Egoera horren arrean, inbertsioak eskatu dizkiete erakundeei: “Inbertsioa, baina behar den tokian. Ez dugu polizia gehiago behar”. Horren ordez, prebentzioan eta kontzientziazioan oinarritutako inbertsioak eskatu dituzte, besteak beste, erasotuak direnentzako baliabideetan, esparru anitzetako profesionalen formakuntzan eta justiziaren programetan.
Eskaerak egiteaz gain, borrokarako deia zabaldu dute. Aliantza feministetatik eta antolakutzatik etorriko baitira aldaketak: “Gizonak euren pribilegioak arriskuan ikusten dituzte eta jarrera geoz eta oldarkorragoak harten ari dira. Horregatik, antolakuntza eta miliantzia feminista ezinbestekoak dira”: