Plaza Haundiko igogailua hiru astez egongo da geldirik
Egiako Plaza Haundiko (Luis Martin Santos plaza) igogailua geldirik dago, udalak abiatu baititu instalazioa modernizatzeko lanak. Udalak azaldu duenez, aste honetan hasi dituzte lanak, abenduko zubirako igogailua prest edukitzeko; izan ere, hiru aste iraungo dute lanek.
Zehazki, kontrol sistema berri bat instalatuko dute, “igogailuaren maniobra, zoruko seinaleak, argiztapena eta jarduera bandalikoen aurkako kabina hobetzeko”. 16.000 euroko kostua izango dute lanek.