Gizon bat kartzelatu dute, Txaparrene pasealekuan emakume bat bortxatzea egotzita
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, ostegun gauean gizon batek emakume bat bortxatu zuen Intxaurrondoko Txaparrene pasealekuan. Ertzaintzak atzo atxilotu zuen 26 urteko gizona, eta gaur goizean bidali dute espetxera, epailearen aurretik pasatu ondoren.
Bortxaketa 22:00ak inguruan gertatu zen. Gizon batek emakume bati mehatxu egin zion labana eskuan, eta sexu harremana izatera behar zuen. Biktima onik iritsi zen etxera, eta familiari gertaturikoa jakinarazi zion. Une horretan, sexu erasoen kontrako protokoloa martxan jarri zuten. Biktima ospitalera eraman zuten, eta ondoren salaketa jartzera joan zen Ertzaintzaren polizia etxe batera.