Konponketak egiten ari dira Elkano eta Garibai kaleen artean
Elkano eta Garibai kaleen arteko areka berritzen hasi dira, eta lanak bi fasetan egingo dituzte. Lanek 15.890,16 euroko aurrekontua dute, eta Gabonak baino lehen amaitzea aurreikusten dute.
Lehenengo faseak, bi edo hiru asteko iraupena izango du, eta Bulebar 19 (16. linea) eta Bulebar 17 (5. eta 25. lineak/B1 eta B8 lineak – gauekoak) autobus geltokiei eragingo die. Horien ordez, honakoak izango dira geltokiak: 16. linea: Gipuzkoa plaza II; 5. eta 25. lineak: Legazpi kalea eta B1 eta B8 lineak: Legazpi kalea.
Bigarren faseak ere bi edo hiru asteko iraupena izango du, eta Bulebar 15 (8, 29 eta 31 lineak/B3 linea – gauekoa) eta Bulebar 13 (26 linea/B2 linea – gauekoa) geltokiei eragingo die. Horien ordez, honakoak izango dira geltokiak: 31. linea: Gipuzkoa plaza II; 8, 29 eta 26 lineak: Legazpi kalea eta B2 eta B3 lineak: Legazpi kalea.