0-5 irabazita, aurrera egin du Realak Espainiako Kopan
Realak erraz irabazi du Jove Español Espainiako Kopako lehen kanporaketako partidan. Lehenengo zatian erabakita utzi dute partida, eta amaierarako bost gol sartuta egin dute aurrera.
Behar baino aste batzuk beranduago jokatu da partida, Valentzian DANA-k izan duen eraginagatik. Selekzioen partidengatik egiten den etenaren erdian ezarri zuten partida, eta Reala hori eragozten ahalegindu bada ere, ez du arazorik izan kanporaketa gainditzeko. Lehen taldeko hamaika jokalari besterik ez ditu deitu Imanol Alguacilek, eta ohikoak ez diren jokalariek aukera izan dute minutuak pilatzeko.
Orain, Athleticen aurkako derbian jarriko du arreta Realak. Igandean jokatuko da partida, San Mamesen (21:00). Igandean, ordea, guztiz bestelako hamaikakoa aterako du Imanolek. Bi puntuko aldea dago bi taldeen artean sailkapenean, eta puntuak garrantzitsuak izango dira bientzat Europako postuetan egonkortzeko bidean.