Eduardo Txillidari omenaldia egiteko sorkuntzak ikusgai, Okendo Kultur Etxean
Okendo Kultur Etxeak Eulogy, Eduardo Chillida 100th Anniversary erakusketa zabaldu du. Diseinatzaile grafiko eta artista plastikoen lan berrien hautaketa biltzen du proiektuak, Eduardo Txillida eskultoreari bere jaiotzaren lehen mendeurrena dela eta omenaldia egiteko.
Husmee diseinu estudioak antolatuta, Eduardo Chillida – Pilar Belzunce Fundazioarekin, Txillida Lekurekin, Donostia Kulturarekin eta Agpografekin elkarlanean, Eulogy erakusketan 32 sortzaileren lana ikusgai jarri dute, hala nola, Oscar Marine, Javier Mariscal, Astrid Stravo, Aitor Molina, Mario Eskenazi, Camila Gomez, Götz Gramlich edo Pavel Ripley artistenak. Parte hartzaile bakoitzak eskultoreari buruzko banakako ikuspegia eskaintzen du poster formatuan, Txillidari gorazarre eginez.
Posterrak offset paper matean inprimatu dira, Bartzelonako Principi estudioak erabiltzen duen ausazko softwarea bezalako tresna digitalekin edo Pavel Ripleyk aurretiaz erabiltzen dituen eskuzko teknikekin. Artista grafikoen sortze askatasunak, Txillidaren goraipamen honetan, estilo eta identitate grafiko ezberdinak biltzen dituen erakusketa dakar.
2025eko urtarrilaren 8ra arte egongo da ikusgai, eta Txillidaren jatorrizko hamasei lan grafikok osatuko dute: Barcelona I, Homenaje a Picasso, Homenaje a Rembrandt (2nd state), Homenaje a Balenciaga I edo Casa de Goya. Guztiak pertsona, hiri edo lurraldeen oroitzapen, laudorio eta omenaldirako eginak.