Teilatuak eta lotsak
Teilatuetatik hasi dira obrak Norteko estazioan; hiriaren beste metafora bat gehiago. Teilatuak deseraikitzeaz aritu ginen aitaren egun baten harira, eta zer esan, Azaroak 25az, aspaldi bihurtu zirela urteko egun guztiak Azaroak 25.
Deitu zitekeen ere gizon erasotzaileen eguna. Gure kuadrilletan ikusten duguna, kaleetan ikusten duguna, hedabideetan ikusten duguna, eta gure aita eta aitona erasotzaileei ikasi dieguna. Zeren erraza da erasotzaile urrunak identifikatzea, baina etxekoa ez da erraza, eta isiltasun izotz batez estaltzen ditugu kolpeak, absentziak, irainak, traumak, urteak. Baina, akaso, erasotzaileak ez dira beti besteak.
Lotsa (ere) sentitzeko eguna dugu. Egin dugunaz eta, baita ere, egin ez dugun guztiaz lotsatzekoa. Eta, tira, kargu hartzekoa, gehiago ez egiteko, behintzat.