Igandetik asteartera bitarte, hainbat parke eta pasabide itxita, haize bolada arriskutsuengatik
Babes Zibilak aditzera eman du, bihar, azaroak 24, 6:00etatik, astelehena, azaroak 25, 6:00etara, alerta laranja egoera izango dugula haizea dela eta. Ondorioz, Donostiako Udalak, Babes Zibilarekin batera, honako neurriak hartuko ditu:
– Aiete parkea: sarbidea debekatuta, kultur etxera izan ezik
– Kristina enea: sarbidea debekatuta
– Urgull: sarbidea debekatuta, Orixe ikastolara izan ezik.
– Miramar: sarbidea debekatuta. Loretope eta Mirakontxa arteko ibilbidea irekita.
– Serafin Baroja: sarbidea debekatuta
– Oroimenaren parkea: sarbidea debekatuta
– Santa Klara Uhartera joateko garraio eta bisita zerbitzuak etenda egongo dira
Neurri hauek asteartea, hilak 26, arte indarrean jarraituko dute