'Bizi irauten' elkarrizketa saioa abiatuko du IRUTXULOKO HITZAk, Bagerarekin elkarlanean
Lehenengo saioa ostegun honetan izango da, 19:00etan, Egiako Bukowski tabernan.
Bizi irauten elkarrizketa saioa sortu dute elkarlanean IRUTXULOKO HITZAk eta Bagerak. Sormen prozesuen inguruko elkarrizketak izango dira, eta lehen saioa ostegun honetan, hilak 28, izango da, Egiako Bukowski tabernan, 19:00etan.
Nøgen taldea izango da lehen gonbidatua, eta Alex Irazusta eta Ane Negueruela taldekideak izango dira lehen elkarrizketatuak. Taldeaz, sormen prozesuaz, motibazioez eta erreferenteez arituko gara, besteak beste, ordubete inguruko saioan.
Elkarrizketa edonork ikusi ahal izango du zuzenean, eta sarrera doakoa izango da, aretoko edukiera bete arte.