Bi kontzertu antolatu dituzte Bidebietan, Gabonetarako
Bidebietako Bideak auzo elkarteak bi kontzertu antolatu ditu auzoan, Gabonen bueltan: abenduaren 13an eta 20an (biak ostiralak).
Josue Rugama biolin jotzaileak joko du 13an, eta Maddi Sanz harpa jotzaileak 20an. Bi emanaldiak San Frantzisko Javier parrokian izango dira, 20:00etatik 21:00etara. Donostiako Udalaren, Donostia Kulturaren eta Blues Eventsen laguntzarekin antolatu dute egitasmoa.