Donostia Ospitaleko garbiketaz arduratzen den enpresa zigortu dute askatasun sindikala urratzeagatik
Donostiako Lan Arloko 2. zenbakiko Epaitegiak zigortu du Donostia Ospitaleko garbiketa kudeatzen duen Optima, lan kargak arautzen dituen plantilla akordioa ez betetzeagatik (zentro horretan egon behar duten pertsonen gutxieneko kopurua zehazten du akordioak, eta nahitaez aplikatu behar da, Hitzarmenean hala jasotzen delako). Akordio hori 2017an sinatu zen, eta enpresak berretsi zuen, adiskidetze judizial baten bidez, 2022an. Enpresak aldebakarrez ez aplikatzea erabaki zuen 2024ko urtarrilean, eta horregatik jarri zuen salaketa ELAk.
2024ko azaroaren 20an emandako epaiak ezartzen du frogatuta dagoela enpresak ez duela plantillen akordioa betetzen. Ildo horretan, enpresa behartzen du plantillen akordioa aplikatzera, eta 40.000 euroko kalte-ordaina ezartzen dio ELAri, jarrera horrek askatasun sindikalerako eskubidea urratzen duela argudiatuz.