'Gorakada erreakzionarioari aurre egin' lelopean, ekitaldi politikoa egingo du Kontseilu Sozialistak Egian
Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak (EHKS) ekitaldi politiko bat egingo du larunbat honetan Donostian, eguerdiko 12:00etan, “gorakada erreakzionarioari” aurre egiteko.
Egia auzoa aukeratu du EHKSk ekitaldia egiteko, hain zuzen ere, “azken hilabeteetan pertsona migratzaileak eta Kaleko Afari Solidarioak seinalatzeko protesta erreakzionarioak izan diren lekuan”. Gorakada erreakzionarioari aurre egin hartu du lelo nagusitzat ekitaldirako.