Intxaurrondoko Plazara Goaz elkarteak 25 urte beteko dituela eta, egitaraua aurkeztu du
Aurreko astean aurreratu zuten moduan, aurten Plazara Goazen 25. urteurrena ospatzen ari dira Intxaurrondon, eta urte luze hauetan “bidaide izan dituztenekin” batera ospakizuna egin nahi dute. Besteak beste, argazki erakusketa bat antolatu dute abenduaren 3tik aurrera, eta egun horretan bertan, bizilagunekin elkartzeko asmoa dute, bizipenak elkarrekin partekatu ahal izateko.
Horrez gain, hauxe da euskararen egunaren inguruan antolatu duten egitaraua:
Azaroaren 29, ostirala, Bernart Etxepare plazan:
17:00: Haur jolasak, haurtxokoa eta Gaztelekuaren eskutik.
18:30: Plaza dantzak, Donostiako musika eskolaren gidaritzapean
19:00: Gaztain jana, musikaz lagunduta.
Azaroaren 30 larunbata, Zulo Zahar elkartean:
14:00: Bertso bazkaria: Maddi Ane Txoperena eta Xabat Illarregi. Sarrerak: 20 euro, salgai Zulo Zaharren bertan.
Abenduaren 1 igandea, Intxhaurgunean (Lizardi kalea, 25):
10:30: Ipuin kontalaria. Aforo mugatua.
11:15: Eskulana eta muralak.
12:00: Hamaiketakoa.
Abenduaren 3, Euskararen eguna, 19:00etan Kultur Etxean:
Plazara Goazen 25. urteurrenaren ospakizuna: argazki erakusketa eta luntxa.
Abenduaren 27ra arte egongo da ikusgai.
Abenduaren 5a, osteguna, Intxaurrondo Kultur Etxean:
17:00etan eta 19:00etan: Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ikuskizun berria. Sarrera: 10€. Interneten salgai gaurtik aurrera.