Goia, Anoetako partiden harira: «Arduradun nagusienak portaera txarrak izaten dituzten pertsonak dira»
Amara Berriko hainbat eragilek bat egin dute azken asteotan, Realaren partidek sortzen duten ezinegona idatziz plazaratzeko. Azaldu dutenez, futbol partidak dauden bakoitzeko, beldurra eta ezintasuna nagusitzen dira auzokideen artean. Horren aurrean, Eneko Goia alkateak adierazi du egoeraren jakitun direla udalean, eta neurri egokienak hartzeko lanean jarraituko dutela auzo elkartearekin eta Jaurlaritzako Segurtasun sailarekin batera.
Alkateak azaldu duenez, udala hainbatetan bildu da bizilagunekin, eta ongi ezagutzen du bertakoen egoera. Nolanahi ere, Donostiako alkateak argi utzi nahi izan du, erakundeak ez direla halako egoeren erantzule nagusi: «Udalak, Realak eta Jaurlaritzak ardura bat izan dezakete, baina sortzen diren egoeren arduradun nagusienak portaera txarrak izaten dituzten pertsonak dira»