Michelin izarra jaso du Erdialdeko Ibai jatetxeak
Michelin Gidak 2025erako sariak banatu berri ditu, eta izar bat eman dio Donostiako Ibai jatetxe mitikoari. Horrela, Paulo Airaudo sukaldariak gidatutako zuzendaritza berriak egin duen lana saritu nahi izan dute, jatetxearen funtsa errespetatzeaz gain, bultzada berri bat emateagatik.
Getaria kalean dago Ibai jatetxea, eta apirilean 29an inauguratu zuen berriro Airaudok. Izatez, 1983an zabaldu zuen establezimendua Alicio Garro Hernandorenak bere familiarekin, eta ia 40 urtez aritu ziren lanean, 2020an itxi zuten arte.
Donostiako gainerako sariei dagokienez, Arzakek eta Akelarrek hiru izarrei eutsi diete, eta Ameliak zituen biak mantendu ditu.