Realak Conquenseren aurka jokatuko du kopan
Jove Español gainditu ostean, Realak Espainiako Kopako bigarren kanporaketa jokatuko du hurrengo astean, Conquense taldearen aurka. Gaur egin dute zozketa Las Rozasen (Madril, Espainia), eta klub txuri-urdinari Cuencako (Gaztela Mantxa, Espainia) talde hori egokitu zaio. Espainiako Futbol Federazioko bigarren mailako bosgarren multzoan jokatzen du Conquensek, eta multzo horretako hamaikagarren sailkatua da egun.
Abenduaren 4aren edo 5ean jokatuko da kanporaketa, Conquenseren etxean —kategoria baxueneko taldearen etxean jokatzen dira beti halakoak—, partida bakarrera. Fuensanta zelaian jokatu ohi du talde gaztelarrak, 6.000 ikuslerentzako edukiera duen zelaian.