Abenduaren 2an izango da 2025eko udal aurrekontuei buruzko herritarrentzako bilera irekia
Donostiako Udalak datorren astelehenean, abenduaren 2an, egingo du 2025eko udal aurrekontuari buruzko herritarrentzako bilera irekia. Udaletxeko udal batzar aretoan izango da, 18:30ean. Ijentea kaleko atetik sartu ahal izango dira parte hartu nahi duten herritarrak.
Udal aurrekontuen xehetasunen berri emango dute udal gobernuko ordezkariek; hala nola, Kerman Orbegozo Ogasun eta Finantzetako zinegotziak eta gainerako udal taldeetako kideak. Bertaratzen diren herritarrek galderak egiteko aukera izango dute.