Euskararen Eguna ospatzeko kantujira, erromeria, diana eta kontzertua
Donostiako Udalaren Txistulari Taldeak, Kresala eta Bagera elkarteekin batera, ekintzaz beteriko asteburua eskainiko du Euskararen Eguneko ospakizunekin bat eginez. Larunbatean kantujiran
ibiliko dira Parte Zaharrean 12:00etatik aurrera, eta 18:00etan, erromeria eskainiko dute Plaza Berrian. Igandean, berriz, diana joko dute 09:00etatik aurrera, eta ondoren, 12:15ean, euskararen abestiz osaturiko kontzertu programa joko dute publikoak abesteko oinarri musikala jarriz.
Taldeak ekitaldietan parte hartu eta beraiekin abestu eta dantza egiteko gonbita luzatu du. Euskal kantu ezagunak abesteko aukera izango da larunbat eguerdian jazoko den kantujiran, non
txistulari taldeak oinarri musikala eskainiko dien bertaratutako abeslariei. Arratsaldean berriz, tankera askotariko doinuak dantzatzeko aukera izango da erromerian. Ez dakitenek edo beldur
direnek ere ikasi ahal izateko Irati Riaño dantza irakaslea ariko da pausuak azaltzen.
Igandean asteroko lanari ekingo dio bandak, baina ohiko diana eta kontzertuak ere euskararen abestiei eskainiko dizkiete, bata zein besteak publikoa kanta eta dantzara gonbidatuz.