Euskararen Eguneko egitarauak, auzoz auzo
Hurrengo asteartean izango da Euskararen Eguna, abenduaren 3an, eta, urteroko legez, euskaltzaleek askotariko jarduerak antolatu dituzte Donostian, horren bueltan. Hain zuzen ere, auzo gehien-gehienetan egitarau propioak prestatu dituzte, batez ere, asteburu honetatik hasita.
Hain zuzen ere, besteak beste, Gozaldia Eguna antolatu dute, udaleko Euskara Zerbitzuaren eta Bagera elkartearen laguntzarekin, larunbaterako (hilak 30). Egun horretan, jarduera bereziak prestatu dituzte auzoetan eta hirian. Egitarau guztiak bildu ditu IRUTXULOKO HITZAk, eta hemen kontsultatu ditzakezue, auzoka. Disfrutatu!