Adimen artifiziala eta algoritmoa, dena kontrolatzeko
Adimen artifiziala eta sare sozialetako algoritmoak hauteskundeetan ere erabili izan dira. Adituek ohartarazi dute erabiltzaileek ezin dituztela kontrolatu, eta gero eta zailagoa dela manipulazioak antzematea.
Aurten, 60 herrialdetan baino gehiagotan egingo dituzte hauteskundeak. Adimen artifizialak eta horri esker sortutako sare sozialetako algoritmoek sekulako indarra hartu dute azken urteotan jendearen botoa alde batera edo bestera bultzatzeko orduan. Enpresa eta alderdi politiko interesdunek makrodatuak baliatzen dituzte boto emaileen erabakietan eragiteko, zibererasoak egiteko, deepfake-ak sortzeko eta desinformazioa zabaltzeko. Baina nola egiten dute hori?
Ane Iturzaeta Agirre informatikari beasaindarrak Microsoft etxean egiten du lan; zehazki, enpresei eta sektore publikoari adimen artifiziala ezartzen laguntzen. Azaldu duenez, adimen artifizialaren funtzionamendua ez da oso ezberdina giza adimenaren aldean: «Giza trebetasunak makinetara edo sistemetara transferitzea da adimen artifiziala, hala nola ikusteko, entzuteko edo ulertzeko gaitasuna ematea; izatez, pertsonen berezko gaitasunak dira. Hala ere, argi eduki behar dugu adimen artifizialaren gaitasunak guztiz deshumanizatuak direla».
Eduki hau Berria-tik ekarri dugu CC lizentziei esker. Hemen jarraitu dezakezue irakurtzen.