Donostiako Udalak eta hainbat elkartek bat egin dute IHESaren aurkako egunean
Donostiako Udaleko Giza Eskubideen arloarekin eta elkarte hauekin lankidetzan antolatu da Ihesaen aurkako munduko egunean lore eskaintza eta omenaldia: Acasgi (Gipuzkoako Hiesaren Aurkako Herritarren Elkartea), Ehgam (Euskal Herriko sexu askapenerako mugimendua), Gehitu (Gipuzkoako LGTBI+ komunitatearen eta GIB/hiesdunen eskubideen aldeko elkartea) eta Harribeltza (Hiesaren aurkako elkartea).
Ekitaldiak eragindako pertsonei ahotsa eta ikusgarritasuna ematea, prebentzioa sustatzea eta GIB eta HIESa desagerrarazteko konpromiso soziala indartzea ditu helburu. Inplikatutako elkarte bakoitzak bere esperientzia eta ikuspegi berezia eman du gaixotasunaren aurkako borrokan, eta horrek jardunaldia eta mezua aberasten ditu.
Con motivo del Día Mundial de la Lucha contra el Sida, la plaza Teresa de Calcuta y Tabakalera han sido escenarios de la ofrenda floral y homenaje de alumnas y alumnos de danza. Queda camino hasta la erradicación de la enfermedad. En el homenaje nuestro concejal @CarlosgarciaPse pic.twitter.com/LCMTXyKMur
— SocialistasDonostia (@SocialistasDono) December 1, 2024
Egunari hasiera emateko, lore eskaintza hunkigarria egin da 12:00etan Kalkutako Teresa plazan, HIESaren memorialaren ondoan. 12:30ean, Tabakalerako Hallean, Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolako ikasleek dantza klasikoko, dantza garaikideko eta euskal dantzako koreografiak eskaini dituzte.
Emanaldi honen helburua adierazpen artistikoa GIBari eta HIESari buruzko kontzientziazioarekin uztartzea da, artearen bidez elkartasun eta itxaropen mezu bat sustatuz.