116 pertsona eta erakundek aurkeztu dute 2025eko Hiritar Merezimenduaren Dominetarako hautagaitza
2025eko Hiritar Merezimenduaren Dominen hautaketa prozesuaren lehen fasea aurrera doa. Donostiako Udalak jakinarazi duenez, 116 pertsona fisiko eta juridikok parte hartu dute. Horrela, 112 pertsona fisikok (64 emakume eta 52 gizon) eta lau elkartek hautagaitza proposamenak aurkeztu dituzte.
Udalaren Herritarren Partaidetzarako Zerbitzuak eta Idazkaritza Juridikoak datozen egunetan aztertuko dituzte proposamenak. Izan ere, baldintza batzuk bete behar dituzte; irizpideak, izaera juridikoa eta saria jasotzeko beharrezkoak diren merezimenduak.
Hautaketa prozesua abenduaren 13an bukatuko dute, eta proposamen guztiak aztertuta, Bozeramaileen Batzordera bidaliko dituzte. Gehienez bost saridunen hautaketa egin ahal izango dute.