Udalak Illarra eta Ereskiko lanak abiatuko ditu, auziak epaitegietan jarraitu arren
![ILLARRA](https://irutxulo.hitza.eus/site/files/2024/11/ilarra-1200x575.png)
Hilabete da Auzitegi Nagusiak partzialki baliogabetu zuela Illarra (Ibaeta) eta Villa Ereski (Munto) eremuen hiri antolamendurako plan orokorra. Lugaritz (Aiete-Ibaeta) elkarteak jarritako errekurtsoarekin, guztira, 105 etxebizitza babestu gehiago eraiki beharko dituzte.
Udalak errekurtsoa jartzeko asmoa adierazi badu ere, Eneko Goia alkateak adierazi du proiektua lehenbailehen garatzen hastea dutela helburu: “Ez dakit errekurtsoa aurkeztu den, baina sententziarekin ere garatu ahal izateko ari gara lanean, epaiarekin gauza batzuk aldatzen badira ere”.