Gure Ahotsak zikloari Olatz Salvadorrek emango dio hasiera
2025eko Gure Ahotsak zikloa iragarri du Donostia Kulturak. Martxoaren 1etik 9ra izango da, beste behin ere, emakume musikariei ahotsa eta plaza emateko.
Bost kontzertu antolatu dituzte: Olatz Salvador (martxoak 1, Viktoria Eugenia antzokia), Travis Birds (martxoak 2, Antzoki Zaharra), Amaia Miranda (martxoak 6, Viktoria Eugenia kluba), Ginebras (martxoak 7, Viktoria Eugenia antzokia) eta Tulsa (martxoak 9, Antzoki Zaharra).
Zikloaren aurtengo kartela Ainara Azpiazu Axpi ilustratzaile eta artista hernaniarrak egin du. “Indarra transmititzen duen kartela da. Eztanda, ezustea, poza… irudikatzen duen sumendi koloretsua osatu du”, adierazi du Donostia Kulturak.
Sarrerak bihar jarriko dituzte salgai, 11:30ean, Viktoria Eugenia antzokiko eta Antzoki Zaharreko leihatiletan eta Donostia Kulturaren webgunea. Eskaintza berezi bat ere izango da, eta zikloko bi kontzertutarako edo gehiagorako sarrerak erosten dituztenek %10eko deskontua izango dute, eta Donostia Kulturako bazkideentzako ohiko %10eko deskontuarekin bateragarria izango da.