Gurutze Gorriak Ategorrietako egoitza zaharberritu nahi du
Villa Alorenea jabetza babestua handitu nahi du erakundeak. Horretarako, Donostiako Udalaren onespena jaso behar izan du.
Gurutze Gorriak Ategorrietan duen jatorrizko jabetza zaharberritu eta handitu nahi du. Eraikina, baina, Hirigintzako eta Eraikitako Ondarea Babesteko Planean (HEOBPB) dago sartuta. Hori dela eta, lanak egiteko baimena eskatu behar izan dio erakundeak udalari. Bada, udal gobernuak hasierako onarpena eman du gaur bertan, Mitxelene (Ategorrieta-Ulia) hirigintza eremurako xehetasun azterketari.
Donostiako alkate Eneko Goiak gogorarazi duenez, Ategorrietako eraikinaren egoera txarraren ondorioz, Gurutze Gorriak Zorroagan duen beste jabetza batera lekualdatu zuen bere egoitza. Orain, baina, jatorrizko eremua berreskuratu nahi dute, eta horretarako ezinbestean eskatu behar dituzte baimenak: “Tokiko Gobernu Batzordean, eraikina mantentzeko erabakia hartu eta kanpoko kanpoko eraikigarritasuna baimendu dugu, 2010ean jasotzen den aurreikuspenari jarraituta, eta eraikinak D maila duela kontuan hartuta”, azaldu du alkateak.