Urgulleko Polboriña lehiaketa publikora aterako dute 2025ean
Lehiaketara atera aurretik, zerbitzuaren bideragarritasunaren azterketa egingo du udalak.
Donostiako Udal Gobernuak Urgull mendiko tabernaren funtzionamendurako zerbitzuen emakidaren bideragarritasun ekonomikoaren azterketa egingo du. Eneko Goia alkateak azaldu duenez, zerbitzu horrek 25 urte baino gehiago daramatza martxan, eta hainbat lehiaketa publikoren bitartez “egin da posible”.
Azken lizitazioa 2017ean egin zuen udalak, baina epea 2025ean amaituko da: “Beraz, 2025ean, berriro ere, lehiaketa atera beharko genuke. Baina hori egin aurretik, bideragarritasun finantzarioa egitea dagokigu”. Emakidaren helburua Urgulll mendiko erabiltzaileei taberna eta komun publikoen zerbitzua ematea da.