1.200 marrazkien artean hautatu behar izan dituzte irabazleak
Hemezortzi urtez jarraian, Dbus eta Gabonak haurrentzako marrazki lehiaketa antolatu du Dbusek. Partaidetza esanguratsua izan da, 0 eta 12 urte arteko 1.200 haurren marrazkiak jaso dituztelako. Atzo arratsaldean, sari banaketa egin zuten Aquariumean.
A mailako irabazleak (8 urte bitarteko haurrak) hauek izan dira: Maialen Etxeberria (1. saria), Unai Otaegi (2. saria) eta Ainara Jesslyn Alvarez (3. saria). B mailako saridunak (9 urtetik 12 urte bitarte), berriz, hauek izan dira: Jon Sagarzazu (1. saria), Ane Sanchez (2. saria) eta Naira Lopez (3. saria).
18. marrazki lehiaketa honetako gainontzeko finalistek ere sariak jaso dituzte, parte hartu izana bermatzen duen diploma, Dbusen txartel-zorroa eta Konpainiako autobusetako baten maketa hain zuzen.
Marrazkien erakusketa
Donostia Kulturaren kolaborazioa dela eta, aukeratutako 200 marrazki ikusgai egongo dira abenduaren 20tik urtarrilaren 19ra arte, Aiete Kultur Etxean.