IGEari buruzko izapideak hilaren 16tik aurrera egin ahal izango dira
Donostiako Isuri Gutxiko Eremua bihar sartuko da indarrean, eta hiru hilabetez luzatuko den egokitzapen eta informazio aldiari hasiera emango zaio. Hori dela eta, datorren astelehenetik aurrera, eremura sartzeko baimena ez dutenek izapidetu ahal izango dute, IGEaren webgunean eta Arroka plazako informazio bulegoan.
Urtarrilean jarriko dira martxan sarbideak kontrolatuko dituzten kamerak, eta urtarrilean eta otsailean araudia betetzen ez duten pertsona guztiek informazio jakinarazpen bat jasoko dute, arau hauste bat egin dutela jakin dezaten. Eta martxoan zehar, ordenantza betetzen ez duten ibilgailuei isunak jartzen hasiko zaie, IGEaren lehen fasea erabat hasita egongo baita.
Nola eragingo du Isuri Gutxiko Eremuak Donostian?