Euken Alberdi hirugarren gelditu da izotz gaineko patinaje artistikoko Espainiako txapelketan
Asteburu honetan jokatu da Logroñon (Espainia) izotz gaineko patinaje artistikoko Espainiako txapelketa, Logroñon (Errioxa), eta Anoeta Izotz klubeko Euken Alberdi patinatzaile donostiarrak podiumera igotzea lortu zuen, hirugarrenez jarraian.
175.65 puntu erdietsita eskuratu zuen donostiarrak hirugarren postua, Pablo Garcia Hidalgoren (184.08 puntu) eta Tomas Llorenç Guarinoren atzetik (245.42 puntu). Bestalde, Txuri Berri klubeko Iker Oiartzabal Albas bosgarren gelditu zen, 161.74 punturekin. Klub donostiar horietako beste hainbat patinatzailek ere hartu zuten parte txapelketan, hainbat kategoriatan, eta hemen dituzue sailkapen guztiak.