Urtarrilean irekiko dute Norteko tren geltoki berriaren beheko solairua
Euskal Trenbide Sarearen arabera, lanak bukatzeko beste urtebete beharko da, eta 2025ko abendurako prest egotea aurreikusten dute.
Behin-behineko geltokia itxi, eta behin betikoa partzialki irekitzeko gutxi falta dela jakinarazi du Euskal Trenbide Sareak (ETS). Zehazki, urtarrilerako zabalduko dute Norteko geltoki berriaren beheko solairua. Horrela, bidaiariek jatorrizko sarbidea erabili beharko dute; Frantzia pasealekuaren aldekoa.
Norteko geltokia Donostiako abiadura handiko trenaren geltoki bihurtuko da etorkizunean. Ordea, hori gertatu bitartean, estazioak aldirietako tren zerbitzua eta distantzia luzeagokoa eskainiko du.
Une honetan, obra nahiko aurreratua dago, trenbideak egokituta eta nasak eraikita daudelako. Norteko geltokiaren eraikina ez da 2025. urte hasierarako bukatuta egongo, baina zerbitzua emateko moduan egongo dela ziurtatu du ETSk.
Sarbidearen aldaketa egiterakoan, lanekin jarraituko dute Tabakaleraren aldean, behin-behineko geltokia dagoen lekuan. Epeei dagokienez, ETSk dio beste urtebete beharko direla lanak bukatzeko, eta geltoki berria 2025eko abendurako prest egotea aurreikusten dute. Gogoratu behar da Donostiako abiadura handiko trenaren geltokia izango