Baserritarren behin betiko postuak uztailean estreinatuko dituzte
Urte eta erdi egon dira geldirik Bretxako lanak, eta, horrek hasiera batean iragarritako epeak nabarmen atzeratu ditu. Egoera horren aurrean, Bretxako emakida Donostia Sustapenaren esku utzi zuen udalak, eta pixkanaka bada ere, egin beharreko lanak bideratu dituzte.
San Tomas bezperan, aurreikusitakoa beteko du udalak. Izan ere, Iñigo eta Aldamar kaleen urbanizazioa, eta Bretxako plazaren berritzea bukatu dituzte. Aldiz, Bretxako baserritarrek zertxobait gehiago itxoin beharko dute behin betiko postuak Arkuak eraikinaren atzean izateko. Eneko Goia alkateak urrian adierazi zuen 2025eko lehen erdirako prest egongo zirela. Ordea, epe hori atzeratu egin du Donostia Sustapenak, eta uztailerako martxan izatea espero dute.
Bestalde, Bretxako merkatua Bulebarreko aparkalekuarekin lotzen duen sarbidea maiatzerako irekita egongo dela jakinarazi dute