Gipuzkoako Artisten Elkarteak urteurreneko azken erakusketa inauguratu du
Gipuzkoako Artisten Elkarteak urte borobila bete du aurten: 75 urte betetzen dituztela eta, ekitaldi ugari antolatu dituzte urtean zehar. Besteak beste, dokumental bat argitaratu dute, baita liburu bat ere. Ostiralean erakusketa eta sariketa izan zuten Ernest Lluchen.
Azaldu dutenez, lehendik egin izan zuten sariketa, hamabi urtez, eta, aurten, urteurrenaren aitzakiarekin, berreskuratzea erabaki dute. Honela, 67 obra jaso dituzte, hemezortzi eskultura eta 45 pintura. Eskultura guztiak daude erakusketan eta 45 pintura. Erakusketa urtarrilaren 25a arte egongo da ikusgai.
Sari banaketan izan ziren Donostiako alkate Eneko Goia eta kultura zinegotzi Jon Insausti, eta Gipuzkoako Foru Aldunditik Isaac Palencia.
Hedabide honek erreportaje zabala egin zuen artisten elkartearen 75. urteurrenaren harira.