Agur esango duten beste bi taberna: Dionis eta Iruñea
Parte Zaharreko Dionis taberna mitikoak bere ateak itxiko ditu larunbat honetan. Sareetan zabaldu duten ohar txikian ez dute arrazoirik eman, baina larunbatean elkarrekin ospatzera gonbidatu dituzte tabernako zaleak, “goizaldera arte musikarekin”. LGTBI komunitatearentzat taberna ezaguna zen Dionis.
Amarako Iruña tabernak ere, ohar xume batekin agur esango dio Easo plazako lokalari. Hogei urteko ibilbidea ospatzeko, gaur, hilak 26, ospakizuna egingo dute auzokideekin, 12:00etatik 15:00ak arte.
Bi taberna hauek dira azkenak, baina ez bakarrak: Amara Berriko Olaeta kafetegiak eta Esparru tabernak ere agur esan zuten joan den astean.