Trafikoan aldaketak izango dira abenduaren 31n, San Silvestre lasterketa dela eta
Abenduaren 31n Donostiako kaleetan San Silvestre lasterketa egingo denez, trafiko mozketak eta garraio publikoaren zerbitzuen aldaketak egingo dira ibilbidean zehar, 13:00etatik 16:00etara, gutxi gorabehera.
Irteera Easo kaletik emango zaio, Larramendi eta Moraza kaleek bat egiten duten tokian, 14:00etan. Erdialdetik Antiguarantz abiatuko da eta Parte Zaharra eta Grosetik igaro ondoren, Easo kalean amaituko da, 15:30ak aldera.
Trafikoan eraginak
13:00etan Easo kalea moztuko da, zehazki, Larramendi eta Mendeurrenaren arteko zatia, irteera muntaketa egin ahal izateko
13:50ean, gutxi gorabehera, Antigua eta lasterketa igarotzen den gainerako puntuak moztuko dira. Hauek izango dira aldaketa: Zumalakarregitik datorren trafikoa Pio Barojarantz bideratuko da, Satrusegi etorbideko sarrera itxiko da, Groseko Lapurdi plazara iristen diren ibilgailuak Colón pasealekurantz desbideratuko dira, Urbieta – Zubieta – San Martin kaleek osatzen duten perimetroaren barruan bizi diren pertsonek Urbieta kalearen eta San Martin kalearen elkargunetik sartu beharko dira.
Mozketen irekiera 16:00ak aldera izango da.
Garraio publikoari dagokionez, 13:00etatik 16:00etara gutxi gorabehera, aldaketak egingo dira Dbusen zerbitzuetan
Ibilbidea
Easo Kalea (Moraza eta Larramendi artean) – Larramendi – Urbieta – Askatasun hiribidea – Easo – Zubieta – Mirakontxa Pasealekua errepidetik – Antiguako tunela errepidetik- Satrustegi Hiribidea- Eduardo Chillida – Ondarreta pasealekua (espaloitik) – Antiguako tunela (oinezkoen aldetik) – Kontxa pasealekua espaloitik- Alderdi Eder (espaloitik) – Ijentea – Portua – Portaletas – Portu Kalera – Nagusi Kalea- Santa Maria- Abuztua 31 kalea-Soraluze kalea- Salamanca Kalea- Salamanca – Jauregi – Kursaal Zubia – Jesús Mª Leizaola- Zurriola pasealekua – Zurriola hiribidea – Kursaal Zubia – Erregina erregeordea – Boulevard – Hernani – Andia – Miramar – Askatasun Hiribidea- Easo Kalea (helmuga).