Udalak petardoak edo bengalak bide publikoan jaurtitzea debekatuta dagoela gogoratu du
Urtezahar gauari begira, material piroteknikoa arduraz eta zuhurtziaz erabiltzea eskatzen zaie hiritarrei.
Donostiako Udalak elementu piroteknikoak (bengalak, petardoak eta antzekoak) erabiltzeak hiritarrengan ekar dezakeen arriskuaz eta trabaz ohartarazi du Urtezaharraren atarian. Horregatik, urtero bezala, material horren salmenta eta erabilera kontrolatzen ari da azken egunotan.
Hiri segurtasun, Suhiltzaile eta Babes Zibileko zinegotzi Martin Ibabek gogorarazi du material hori eremu publikoan erabiltzea “erabat debekatuta” dagoela eta betiere “modu arduratsuan”, segurtasun neurri egokiak hartu behar direla erabiliz gero.
Baimendutako saltokiak
Horretaz gain, oso garrantzitsua da horrelako tresnak erosten badira, araudia betetzen duten baimendutako establezimenduetan egitea. Izan ere, hauek saltzeko baimen berezia duten dendek baldintzak bete behar dituzte: produktuak katalogatuta egon behar dira, lehergailu bakoitzak erabiltzeko gutxieneko adina du eta CE ikurra izan behar dute. Debekatuta dago lehergailu piroteknikoak kalean saltzea.
Erabilera egokirako gomendioak
Udaltzaingoak honako gomendio hauek egiten ditu elementu piroteknikoak behar bezala erabiltzeko:
- Ez gorde lehergailurik poltsikoetan.
- Ez manipulatu lehergailuen osagarririk eta ez atera lehergailuen osagarririk
- Ez bota petardorik pertsona edo animalien kontra
- Ez bota eskuekin. Artikulua lurrean jarri beti eta metxa albotik piztu. Horrenbestez, jaurtitzaileak petardotik urruntzeko denbora izango du
- Adi egon inguruan su hartu dezaketen lehergailurik edo likidorik egon ez dadin
- Ez jarri petardorik adreiluetan edo botilatan. Lehertzen direnean metraila sortu dezakete
- Artikuluak saltokietan eta baimendutako profesionalei erosi
- Baldin eta petardo bat ez bada ondo pizten ez ukitu ordu erdi pasatu arte