Dbusek bidaia kopuru errekorra egin du 2024an
Dbusek bere bidaien marka hautsi du 2024an, aurreko urtean baino %8,20 bidaia gehiago erregistratuz. Guztira, 32.026.966 bidaia erregistratu dituzte, eta 2023an 29.599.122 bidaia erregistratu zituzten.
Behin-behineko zifra horien arabera, 2024. urtea lehen postuan dago urtebetean egindako bidaien rankingean. Izan ere, lehen aldiz Dbusen historian 30 milioiko zifra gainditu da.
2024an, 13-Altza linea izan da erabiliena 4.011.171 bidaiarekin, 28-Amara-Ospitaleak-Bulebar linea bigarren geratu da, 3.975.135 bidaiarekin, eta hirugarren tokian 5-Bentaberri linea 2.991.478 bidaia erregistratuta.
Hiri autobusak gehien erabili diren hilabeteak izan dira urria, Dbusen historian hilabete bakarrean egindako bidaien kopururik handiena izan baitu, 2.912.401 bidaiarekin, eta ondoren abuztua, 2.817.822 bidaiarekin. Uztailan 2.776.959 bidaia erregistratu dira, hilabeterik onenen artean hirugarren postuan, irailean 2.765.872, Dbusek bidaia gehien egindako hilabeteen laugarren postuan eta azkenik, azaroan, 2.735.865 bidaia gehien egindako hilabeteen artean bosgarrena.
Autobusa gehien erabili den urteko egunak hauek izan dira: urtarrilaren 19a (San Sebastian egunaren bezpera) 122.675 bidaiarekin, azaroaren 29a (Gabonetako argiak piztea) 122.391 bidaiarekin, abenduaren 21a (San Tomas, larunbatez) 117.183 bidaiarekin, eta abenduaren 20a (laneguna) 115.192 bidaiarekin.