Haurrentzako bost parke berrituko dituzte udaberria baino lehen
Donostiako Udalak hiriko bost haur parkeren zoladura berritzeko kontratua adjudikatu dio Montajes Garra enpresari. 123.072 euroko aurrekontua eta hamasei asteko epea dute lanek. Horrela, udaberrirako parkeak berritzea aurreikusi du udalak.
Ondarreta pasealekuko, Harrobietako, Orio kaleko, Bera Berako eta San Luis Gonzaga plazako haur parkeak dira hobetuko dituztenak. “Haien gomazko lurzoruak ez zeuden behar bezala, denboraren joanaren eta erabileraren ondorioz. Azken hilabeteetan hiriko parkeetako segurtasun lurzoru horiek berritzen hasi gara, horien egoera ona bermatuz eta txikienei kalterik ez eraginez”, adierazi du Carlos Garcia Hiri Mantentze zinegotziak.
Horrez gain, Bidebietako Julio Urkijo pasealekuko haurrentzako jolasak ordezkatzeko eta segurtasun lurzorua berritzeko obra ere onartu dute. Kasu honetan, aurrekontua 48.000 eurokoa da, eta lanak egiteko epea sei astekoa. Sumalim enpresari adjudikatu diote kontratua.