Opil solidarioa banatuko du Caritasek hilaren 5ean
Azken urteotan egin ohi duen gisan, aurten ere opil solidarioa banatuko du Caritas Gipuzkoak igandean, hilaren 5ean. Ekitaldia Gipuzkoa plazan izango da, 10:00etatik aurrera, eta, horretarako, Gozoa artisau-gozogile elkartearen lankidetza izango dute aurten ere.
Hiru euroren truke, opila, txokolatea eta zukua eskuratzeko aukera izango dute bertaratzen direnek, eta bildutako ditu guztia Caritasentzat izango da, egoera zaurgarrian dauden pertsonei laguntzeko proiektuak sustatzeko.