Isuri Gutxiko Eremuaren informazio panelak piztu dituzte
2025. urtea hastearekin batera, Isuri Gutxiko Eremuaren informazio panelak piztu dituzte. Izan ere, hilaren 1ean sartu zen indarrean, eta hiru auzori eragiten dio eremuak: Parte Zaharra, Erdialdea eta Amara. 25 panel jarri dituzte hiriko hainbat gunetan, zirkulazioaren eta aparkalekuen berri emateko.
Donostiako Udalak jakinarazi zuenez, herritarrek hiru hilabeteko epea izango dute eremuaren inguruko informazioa eskatu eta dagozkien izapideak egiteko. Nolanahi ere, araubide berria modu mailakatuan sartuko da indarrean, herritarrek egokitzeko aukera izan dezaten.
Gainerako informazioa hemen kontsultatu dezakezue.