Jon Mikel Aramburuk 2030era arte berritu du Realarekin
Jon Mikel Aramburu atzelari venezuelarrak bere kontratua berritu du Realarekin, 2029-2030eko denboraldiaren amaierara arte.
22 urte ditu eskuin hegaleko atzelariak, eta 2023an Realaren bigarren taldean sartu ostean, duela urtebete eskas egin zuen debuta lehenengo taldearekin. Denboraldi honetan, jokalari garrantzitsu bihurtu da Imanol Alguacil entrenatzailearentzat, eta etorkizunerako apustu argia egin du klub txuri-urdinak jokalaria hurrengo bost urteetarako lotuz.
Bestalde Realak baieztatu du Sadiq Umar aurrelari nigeriarrak Valentzian jokatuko duela utzita, 2024-2025eko denboraldiaren amaierara arte. Aurrelariarengatik hogei milioi euro ordaindu zituen klub txuri-urdinak, baita 2028ra arteko kontratua egin ere. Ordea, ez du esperotako errendimendu goleatzailea eman orain arte.